XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ALKAR-ZUZENTZEA.3. Alkar zuzendu egizue, ez asarrekeriz, baketsu baiño, Barri Onean (
Eta norbaitek beste bati iraiñik egin ba'dautso, ez begio iñok alakoari berbarik egin, ezta zuetariko iñogandik be ez dagiala alakoak berbarik entzun, garbatu daiten arte.
BARRI ONA, BIZITZA-EREDUA.4. Zuen otoitzai, limosnai ta osterantzeko egitada guztiai buruz, egizuez guztiak gure Jaunaren Barri Onean aginduta daukazuezan eraz.
ALDIEN AMAIA.1. Zain egon zuen bizitzari buruz!.
Zuen kruseluak ez daitezala itzungi (
2. Sarri batu zaiteze, zuen arimai dagokienaren arduraz: azken-unean guztiz zindotuta ez ba'zagoze, zuen sinismenean bizi zintzazen aldi guztia ez yatzue ezetako be izango-ta.
AMAIAREN AURRETIKOAK.3. Izan be, azken-egunetan sasi-igarleak eta galtzailleak ugaritu egingo dira, ta ardiak otso biurtuko dira, ta maitasuna gorroto biurtuko da.
4. Izan be, gaiztakeria geiturik, gizonak alkarri gorroto izango dautse, ta alkar aurrean erabilliko dabe ta saldu egingo dabe.